SAN FELIPE Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea (BGAE) da, legez ezarria eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gizarte Segurantzaren Zuzendaritzan erregistratua. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren kontrolpean eta ikuskaritzapean dago, eta, horregatik, hiru hilean behin bere egoera ekonomiko-finantzarioa bidali behar du, urteko txosten aktuariala egin, hornidura teknikoak izan behar ditu eta urtero kanpoko auditore batek ikuskatu behar du.