Egoera arruntean eta gorpua bertan dela, hildakoaren gorpua lurperatu edo erraustu egin behar da, inoiz ez 24 ordu pasatu baino lehen, ezta 72 ordu pasatu ondoren ere. Epe hori luzatuz gero, baltsamatu behar da. Hala ere, epe horiek luzatu egin daitezke heriotza judizializatzen bada.
Bestalde, zure familiaren nahiak baldintzatu ditzaketen instalazioak (beilatokia, eliza/meza edo agur-aretoa, errausketa-gela, etab.) eskuragarri egon beharko dira.
Nolanahi ere, gorpua bertan ez badago, ehorzketa egiteko denbora gehiago izango duzue egokien iruditzen zaizuen unean.