2021ko otsailak 22
Joan den 2020ko martxotik, pandemia dela eta, bertan behera utzi genituen “Senide baten heriotzaren ondoren egin beharreko legezko izapideak” gaiari buruzko hitzaldiak. Hitzaldi horiek San Felipe Elkarlaguntzaren bazkideei bakarrik zuzenduta daude.
Etenalditik bederatzi hilabete igaro ondoren, Arrasateko hainbat abokaturen eskutik hitzaldi horiei ekin genien berriro, 2021eko urtarrilaren 12an.
Bi hilabete pasatu ondoren, eta arrakasta handia izan zuelako, berriro hitzaldi bera antolatu dugu martxoaren 11rako, osteguna, 18:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan. Liburutegitik sartzen da gela horretara.
Leku-kopurua mugatua izango denez, izena eman behar da 943 77 30 22 telefono-zenbakian, edo Grupo San Juaneko bulegora joan, 17:00etatik 19:00etara, martxoaren 1etik 9ra arte.
Ondoren, eta leku librerik geratuz gero, deialdia jende guztiari irekiko zaio.