Kasuistika askotarikoa eta konplexua dela eta, SAN FELIPE atzerrian egindako hileta-gastuak konpentsatzeko zenbateko bat baino ezin du eskaini, SAN FELIPEk estatuan estaltzen dituen gastuen antzeko fakturak justifikatu ondoren (gaur egun, 3.900 €-rainoko mugarekin)
Lekualdatuek, eta are gehiago ohiko egoitza atzerrian badute, sarritan aseguru pribatuen estaldura izaten dute, heriotza kasuetan sortutako gastuak muga bateraino bete ahal izateko. Hala kasu horretan, nola familiak aurreko paragrafoan aipatutako gastuak justifikatzeko izapide administratiboak saihestu nahi baditu, familiak SAN FELIPEk hornitutako ehorzketa-zerbitzuari uko egin ondoren, SAN FELIPEk urtero finkatutako uko egitearen eta prestazio ekonomikoaren zenbatekoak konpentsazio gisa ordainduko ditu, gaur egun 600 € eta 750 € baitira, hurrenez hurren.